XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaurko gizarteko planteamendu sozial gehienek iraultza industrial izenaz ezagutzen dugun prozesuan izan zuten sorrera.

Gaurko gizarteak bizi dituen arazoak, bere eskaerak, eta baita bere jarrera politikoak ere industrializazio-prozesuarekin sortu ziren.

Hirigintzak, arazo ekologikoek, komunikabideek...... Euskal Herriaren erabateko industrializazioan dute jatorria.

Baina prozesu industrigileak gure gizarte honetan izan duen eraginik bereziren bat bilatu nahi badugu, ideologi aniztasunaren sorrera izan beharko du, dudarik gabe.

Aurreko garaian gerraraino bultzatuz euskaldunen izpiritua berotu zuten planteamenduek aldaketa sakona izango dute, kezka sozial berriak eta planteamendu ideologiko berriak sortaraziz.

Hemendik sortuko dira gure gaurko gizartea itxuratzen duten elementuak: Langile mugimendua: sozialista izaeraz momentu industrigile nagusietatik abiatuz garatuko dena.

Euskal abertzaletasuna: Euskal Herriak bizi dituen aldaketa sozialek sortua, bere nortasuna galdu erazten diotelako.

Liberalismo industriala: bereziki alor ekonomikoan garrantzi handia izango duen hierarkia soziala sortuko duena.

Hala ere, ez da erraza hasierako eskema hau mamitzea.

Izan ere, prozesu industrigilea konplexua eta korapilatsua izan bait zen, batez ere ez zelako lurralde guztietan batera gertatu eta ekoizpen-alor bakoitzean bilakaera desberdina izan zuelako.

Industrializazioa izan da aurrerapen eta bizimoduaren hobekuntzaren ardatza, baina baita desoreka ekologikoaren, anabasa urbanistikoaren, bazterketa sozialaren, eta abarren erruduna ere.

Barakaldo (Bizkaia).